Berriak
"VITORIA-GASTEIZEN, URAK AXOLA DIGU"
Izenburu horrekin, ingurumen gaiez kontzientzia hartzeko zenbait hitzaldi izango dira Vitoria-Gasteizko hainbat ikastetxetan, 2010-2011 ikasturtearen barnean. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Sailak eta Mapfre Fundazioak AMVISA etxeak kudeatzen eta finantzatzen duen Futura Planaren esparruan sinatutako hitzarmenaren emaitza da, hain zuzen, hitzaldien programa hori. Eta hiriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko ikasleei (5. eta 6. mailak) eta Bigarren Hezkuntzako Lehen Ziklokoei (1. eta 2. mailak) zuzentzen zaie.
Programaren bidez, hezkuntza elkarte osoaren barnean uraren erabilera eraginkorra sustatu nahi da batik bat, eta, horrekin batera, ikasleei uraren kudeaketarekin lotutako gaiak sakonagotik ezagutarazi nahi zaizkie.
Xede horretarako, honako jarduketa hauek prestatu dira:
- Uraren erabileraz sentiberatzeko xedea izango duen komiki bat lantzea, Mapfre Fundazioak sortutako Ekopatruilako pertsonaiekin eta Vitoria-Gasteizko errealitatera egokituta. Komikia formatu digitalean aurkeztuko da, ikasgelan modu interaktiboan landu ahal izateko.
- Komikia abiaburutzat hartuta, ingurumenaren esparruko hezitzaileen eskutik ikasgelan ikasleak kontzientziatzeko saioak egitea.
- Eskolen artean kartelen lehiaketa bat egitea; ikasleentzat eta ikastetxeentzat sariak izango dira lehiaketa horretan. Lehiaketa horren oinarriak gure web orrian bertan jaso daitezke, urtarrilatik aurrera.
Informazio gehiago:
Zapateri kalea,40 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 252138
Faxa: 945 252138
info@futuraplana.org
VITORIA-GASTEIKO OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEI ZUZENDUTAKO INFORMAZIO AHOLKULARITZA KANPAINA BATI EKIN DIO FUTURA PLANAK
2010eko azken hiruhilekoan, AMVISAk, Futura Planaren bidez, ostalaritzaren sektoreko 700 bat establezimenduri (tabernak, kafetegiak eta jatetxeak) zuzendutako kanpaina bat garatuko du; horretarako, aurrez gutun bidez informazioa eman zaie. Hauek dira kanpainaren helburuak:
- Uraren erabilera eraginkorra egitera bultzatzea sektorea.
- Ur kontsumoaren jarraipenari eta aurkitu diren arazoei buruz informazio erabilgarria helaraztea.
- Establezimenduek instalazioak berrikus ditzaten eta hobekuntza txiki batzuk egin ditzaten baliabideak ematea.
Kanpainaren barnean honako jarduketa hauek garatzea aurreikusten da:
- Establezimenduak Futura Planean parte hartzen duela ikustarazteko eta bezeroek uraren kontsumoarekin lotutako elementuak hobeto erabiltzeko zabalkunderako materialak emango dira. Iturri eta komunak hobeto erabiltzeko, eranskailuak ezarrizko dira.
- Komun eta bainugelak ikuskatu dira, eta ikusketa hori egin ondoren, bakoitzari txosten berezi bat bidaliko zaio, ur kontsumoa murrizteko egin ditzakeen hobekuntzak adierazteko.
- Ahalik eta establezimendu gehienei bidaliko zaie informazioa, uraren kudeaketa hobetu dezaten. Zehazki:
- Establezimendu motaren eta hiriko gunearen arabera zehaztutako batez besteko kontsumoak, bakoitzak bere kontsumoa konparatzeko aukera izan dezan.
- Faktura abiapuntutzat hartuta bakoitzak bere ur kontsumoaren jarraipena egiteko eta, horrela, izan ditzakeen galerak aurkitzeko aholkuak; horrekin batera, aldian-aldian beren instalazioak berrikusteko gonbita ere egingo zaie.
Txostenarekin batera, serigrafiatutako karpeta bat emango zaie, establezimenduak fakturak abiapuntutzat hartuta beren kontsumoen jarraipena egitera eta kontrolatzera bultzatzeko. Horrekin batera, zehazki sektore horretako uraren kudeaketari buruzko Gomendioen gida-fitxa emango zaie.
Informazio gehiago:
Zapateri kalea,40 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 252138
Faxa: 945 252138
info@futuraplana.org
"TANTATIK TANTARA…BERRIZ JOLASTERA"
AMVISAk Vitoria-Gasteizko XV. Jolas Jaialdian parte hartuko du
Aurten ere Amvisak gure hiriko Jolas Jaialdian parte hartuko du; oraingo honetan, Antzara Joko ezagunean oinarritutako proposamen berritzaile baten bitartez egingo du, "Tanta Jokoa" izenburupean.
Jarduera Florida parkean kokatuko da, ekainaren 18tik 27ra bitartean, Ingurumen Abenturari dagokion inguruan, eta adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute jolasean.
Joko erraldoi honen taulak 44 lauki ditu; lauki horiek argazki erakargarriak dituzte, ura aurrezteari eta uraren erabilera eraginkorra egiteari buruzkoak. Gogoan izan tanta batean eroriz gero azkarrago egingo duzula aurrera: "tantatik tantara…", eta ez gero putzuan erori! Gainera, uraren erabilera desegokia erakusten duten laukiek atzera egitera behartuko gaituzte.
Jokoan jatorri desberdineko hiru neskato izango ditugu gidari, eta ura modu egokian erabiltzea zeinen garrantzitsua den erakutsiko digute, gure eguneroko bizitzan ura nola aurreztu dezakegun esango digute, eta ura guk bezain erraz eskuratu ezin dutenen zailtasunak adieraziko dizkigute.
Proposamena parte hartzen duten pertsonek gainditu behar dituzten probekin osatzen da: ibaiko zaborra garbitu, mikroskopio batean ur garbia bereizi, pilota bihurtutako ur tantak dagokien tokian sartu, buru gainean ur pitxer bat eramanez orekari eutsi, …
Gainera, txikienek marrazkiak margotu eta etxera eraman ahal izango dituzte.
Azken helburua, tarte atsegin bat igarotzeaz gain, guztiok aho batez hauxe esatea da:
"Gure munduak ORAIN ETA BETI URA izan dezan nahi dugu!"
GURE HIRIKO URAREN ERABILERARI ETA KUDEAKETARI BURUZKO DIAGNOSTIKO BERRIAK GARATU DIRA
Lehen fasean Udalaren mendeko 8 instalazio diagnostikatu ziren, eta beste 16 erantsi zaizkio orain diagnostikoari (zerrendan ageri dira), azterketa ahalik eta gehien sakontzeko eta zehazteko eta, horrela, instalazio horiei buruz ahalik eta informazio zehatzena emateko, arazoak aurkitzeko eta hobetzeko zer aukera dauden ikusteko. Oro har, instalazioek ezaugarri eraginkorreko elementu eta gailuak dituzte, baina eraginkortasun hori baldintzatu egiten dute bai erabilerak eta bai mantentze-lanek.
- Landatxo Gizarte Etxea
- Betoñuko kirol-esparrua
- San Martingo kirolguneak
- Abetxukuko bolatokia
- Abetxukuko pilotalekua
- Errekaleorreko pilotalekua
- Lakuako pilotalekua
- Zaramagako futbol-zelaia eta pilotalekua
- Adurtzako futbol-zelaia eta pilotalekua
- Lakua-Arriaga futbol-zelaia
- Ametsa futbol zelaia
- Los Astrónomos futbol-zelaia
- Adurtzabal futbol-zelaia
- Aranbizkarrako futbol-zelaia
- Ariznabarrako futbol-zelaia
- La Vitoriana futbol-zelaia
Gainera, diagnostiko horretan sartu nahi luketela adierazi dute udalarenak ez diren zortzi instalaziok, eta beraz, horiei ere diagnostikoa egin zaie. Egindako txostenek kontsumo-ohiturak aztertu dituzte, ez ohiko edo gehiegizko kontsumoei azalpena aurkitzeko ahalegina egin da, eta instalazioen funtzionamenduan, kudeaketan eta hobetzeko aukeretan sakondu da.
- Eraikuntzako Institutu Teknikoa
- Lehen Hezkuntzako Ibaiondo Zentroa
- Aranzabela Ikastola
- Biharren Hezkuntzako Miguel de Unamuno Institutua
- Zaldiarango Ika Euskaltegia
- Badaiako Ika Euskaltegia
- Errege-erregina Katolikoen kaleko Ika Euskaltegia
- Adriano VI.aren kaleko Ika Euskaltegia
Aipatutakoez gain, Futura Plana gaur egun beste bi diagnostiko egiten ari da: Baskonia BAKH kirol-hiria, eta Arabako Ospitale Psikiatrikoa.
Diagnostikoaren emaitzaren ondorioz, aztertutako instalazioak OSO ONDO izendapena jaso dezake, Ura Aurrezteko Plan Integralaren barnean, lanen lehen etapan egin bezala. Uraren erabileran eta kudeketan izendapena zer instalaziok jaso duten jakiteko, webguneko "Jarduera egokiak" orrialdera jo daiteke.
ARANZABELA IKASTOLA AMVISAREN UR-JOKOAN PARTAIDE
Apirilean Kulturartekotasun Astea antolatu zuen Aranzabela Ikastolak, eta ekitaldi horretarako material pedagogikoak eskatu zizkion AMVISAri; honek Andre Maria Zuriaren plazan Uraren Mundu Egunaren ospakizunean erabili zen joko erraldoia ikastolaren esku jarri zuen.
Joko horrek, Futura Planaren barnean diseinatutakoak, munduan uraren inguruan dauden arazoei buruz gogoeta egitea eta sentiberatzea bultzatzen du, eta Aranzabela Ikastolako ikasle eta irakasle askok uraren erabilera eta kudeaketa egokia egiteko orduan jokabide pertsonalek duten garrantziari buruz kontzientzia handiagoa hartzeko aukera izan zuten.
Joko honetan parte hartzeko hainbat galderari erantzun behar zaio, eta erantzunaren egokitasunaren arabera labirintoko irteera bat edo beste bat hartu beharko da, planetaren etorkizunari egindako ekarpenaren arabera. Azken batean, honakoa erabakitzeko gonbita egiten da:
"Zer kolorerekin margotuko dugu etorkizuna?"
Jarduera talde txikietan garatu zen, eta 8 urtetik gorako haurrek hartu zuten parte.
AMVISAK URAREN MUNDUKO EGUNA OSPATZEN DU
Martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna ospatuko da mundu osoan, NBEren ekimenez; hauxe da aurtengo leloa: UR GARBIA MUNDU OSASUNGARRIA IZATEKO.
Munduan uraren arazoaren aurrean gogoeta egiteko eta jendea sentiberatzeko, AMVISAk eta Futura Planak bat egin dute ospakizun honen bidez, eta Planeta Urdinaren etorkizunari zer ekarpen egin diezaiokegun jabetzeko gonbita egiten digute. Zure zain izango gaituzu igandean, hilaren 21ean, eta astelehenean, 22an, goizez, Andre Maria Zuriaren plazan; parte hartu zuk ere, eta guztion artean, ETORKIZUNA ZER KOLOREREKIN MARGOTU aukeratuko dugu.
FUTURA PLANAK HAINBAT BALIABIDE JARRI DITU VITORIA-GASTEIZKO IKASTETXE ETA HEZKUNTZA ZENTROEN ESKU.
Futura Planaren bulegoa: hirian uraren kudeaketa iraunkorraren alderdiei buruzko erreferentzia puntua da, jende guztiari zuzendutakoa. Zuen zalantzen edo kezken berri eman diezagukezue, eta urarekin lotutako alderdiei buruzko informazioa eta aholkuak aurki ditzakezue. Bulegoa helbide honetan dago:
Zapatari kalea, 40 01001 Vitoria-Gasteiz Teléfono: 945 252138 Fax: 945 252138 futura@futuraplana.orgIkastetxeetako instalazioetarako uraren erabilerari eta kudeaketa eraginkorrari buruzko diagnostikoak eta aholkularitza pertsonalizatu eta doakoa eskaintzen da.
Informazioa, materialak eta baliabide didaktikoak doan:
- Dokumentu interesgarriak
- Ur kontsumoaren adierazleen bilakaera eta hiriko uraren kudeaketa
- Autodiagnostikoa egiteko tresnak (CD interaktiboa), multimedia materiala, etab.
- Partikularren kontsumoaren bilakaerari buruzko informazioa eta aholkularitza espezifikoa, hala eskatzen duten zentroei
Vitoria-Gasteizko Udalean informazioaren eta ezagutza publikoaren bidez beren jarduerak hedatu nahi dituzten ikastetxeetan, egindako lana balioestea (OSO ONDO aitorpena jasotzeko ekitaldiak, prentsa oharrak, Futura Planaren web orria, Eskola Saria, etab.).
Futura Planaren Web orria: hirian egindako lanari buruzko informazioa eta baliabideak aurki daitezke orri horretan. http://www.amvisa.org/futura
Vitoria-Gasteizko CEIDA-Ingurugelan informazio jardunaldiak antolatzeko aukera, sortzen duten interesaren arabera.
Uraren erabilera arduratsuari buruzko sentsibilizazio mezuak dituzten kartelen banaketa.
IKASTETXEETARA ETA HEZKUNTZA ZENTROETARA KARTELAK BIDALTZEA
Futura Planak, ikastetxeei baliabideak eskaintzeko eta urarekin zerikusia duen orotan ikasleen heziketan laguntzeko duen helburuarekin bat etorriz, kartel sorta bat igorri du abenduko lehen egunetan, ura erabiltzen den guneetan ezartzeko: komunetan, aldageletan, dutxetan, etab.
7 irudiren bidez, urak ondasun kolektibo gisa duen garrantzia azpimarratzen duten mezuak zabaldu nahi dira, modu erakargarri eta jostagarrian, hiriko 99 ikastetxe eta hezkuntza zentrotan, berorien bidez ura zaindu eta gordetzea guztion esku dagoela jabe gaitezen.
UDAL GUNEETAN ARGIBIDE TAULAK ETA KARTELAK JARTZEA
Futura Planak, uraren erabilera eraginkorraren garrantziari buruz herritarrak sentiberatzeko egiten ari den lanean, hiriko gizarte etxeetako eta kirol esparruetako sarreretan Futura Planari buruzko 25 argibide taula prestatu eta ezarri ditu, berorietatik informazio liburuxkak eta postalak hartu ahal izateko. Taula horietako informazioa aldian-aldian eguneratuko da eta, besteak beste, espazio kontsumoaren bilakaeraren, hiriko urari buruzko albiste esanguratsuen edo Gasteizko Udalak uraren erabileran izandako eraginkortasun mailaren berri emango dute.
Modu berean, uraren erabilerarekin lotutako guneetan (komunak, aldagelak igerilekuak…) ura aurrezteko eta modu egokian kudeatzeko nahiz instalazioen erabilera egokiarekin lotutako mezuak dituzten 600 kartel banatu dira.
Karteletan, hainbat pertsonaia atseginen irudiak ikus daitezke eta, zortzi eszena desberdinen bitartez, hondakinak horretarako zuzendutako tokietan uzteak, igerilekuan sartu aurretik dutxatzeak, ur ihesen bat antzemanez gero arduradunari jakinarazteak, dutxan gorputza xaboiarekin garbitzen dugunean iturria ixteak eta horrelako beste hainbat ekintzak duten garrantzia azpimarratzen dute. Beste irudi batzuek ura guztion ondasuna dela adierazten dute, eta guztiok dugula berau zaintzeko ardura.
FUTURA PLANAREN AURKEZPENA
Gasteizen Ura Aurrezteko Plan Integralarekin aurrera jarraitzeko, joan den uztailaren 10ean Futura Plana aurkeztu zen; plan horren garapenaren muina Gasteizen uraren zentzuzko erabilera sustatzea da. Plan honek hirian uraren kudeaketa hobetzeko hainbat helburu eta ekintza barne hartzen ditu, eta 2012. urtera arte izango da indarrean.
Gorbeiako haitzuloetako iturburura ohiko bisita egin ondoren, zinegotzien eta beste erakunde eta komunikabide batzuetako ordezkarien aurreko aurkezpena Krispiñako ur araztegian egin zen, eta José Manuel Bully Amvisako lehendakaria ere aurkezpenean izan zen. Ekitaldia amaitzeko bost ur mota dastatu ziren: Zaragozakoa, Murtziakoa, Bartzelonakoa, Amvisakoa eta Gorbeiakoa.
http://www.elcorreodigital.com/.../vitoria-busca-mantener-fugas-20090711.html





















