Uraren kudeaketaz adierazleak
Kontsumoaren adierazle orokorrak
- Igorritako ura edo altako hornidura: edateko uren araztegietatik (Arakako EUA eta Gorbeako EUA) atera eta AMVISAren sarean sartzen den ur bolumena da.
- Fakturatutako uraren portzentajea kalkulatzeko eragiketa hau egin behar da: kontagailuen irakurketaren arabera fakturatutako ur guztia zati igorritako edo araztegietatik ateratako ur guztia. Datua portzentajean ematen da.
- Kontrolatutako ura: kontagailuek irakurritako ur guztia gehi udal-zerbitzuetan (batez ere kontagailurik ez duten lorategiak ureztatzeko) erabilitako ur bolumen estimatua. Estimazio hori sarearen errendimendu zehatza kalkulatzeko egiten da, nahiz eta kontagailurik gabeko lorategiak ureztatzeko erabilitako ura ez fakturatu.
- Biztanle eta egun bakoitzeko ur-hornidura, litrotan neurtua: araztegietatik biztanle bakoitzeko egunean ateratako litro kopurua. Beraz, igorritako ur bolumena (litrotan) eta hiriko biztanle kopurua erlazionatzen ditu.











Itzuli