| Helburuak |
Eraginkortasuna sustatzea, uraren kudeaketarekin lotutako alderdi guztietan. |
| Hiriko ur-kontsumoen ezagutzan, bereizketan eta jarraipenean sakontzea, baita sektorearen arabera ere. |
| Ur-kontsumo eraginkorra sustatzeko informazio eta tresna baliagarriak ematea. |
| Herritarrak sentikortzeko ekintzak egitea, biztanleria kontsumitzaileekin zuzenean lan eginez. |
| Ildoak |
Izaera integrala, hainbat sektorerekin egiten baitu lan. |
| Zeharkakotasuna, AMVISAk garatutako jarduera guztietan eraginkortasuna tratatzean. Erabaki estrategikoak hartu behar direnean ere zeharkakotasunaren ikuspegia hartzen da aintzat. |
| Uraren erabileran eta kudeaketan jarduera onak aintzat hartzea. |
| Herritarren partaidetza sustatzea. |
| Udal-aitzindaritza: Gasteizko Udalak hiriaren konpromisoaren eredua izan behar du. |