Gasteizen Ura Aurrezteko Plan Integrala 2004-2008: Ekintza nagusiak
- Ur-kontsumoari buruzko 36 sektore-diagnostiko egitea, gizarte- eta kirol-zentroetan, ikastetxeetan, industrian, hoteletan, eta merkataritza- eta zerbitzu-instalazioetan.Zentru partaideak.
- Uraren erabileran eta kudeaketan jarduera onak identifikatzea eta aintzat hartzea. Ikusi diploma, Jarduera onak.
- Txosten teknikoak egitea, baliabide hidrikoen erabileraren alternatibei eta ura aurreztea errazteko arauen proposamenei buruz.
- Udal-erabilerei buruzko ikerketa egitea, ureztaketa-sareko ur-kontsumoa nolakoa den jakite aldera, eta kontsumo horien seihileko jarraipena egitea.
- "El agua, nuestro mayor tesoro – Ura, gure altxorrik handiena" komunikazio-kanpaina egitea.
- Ura aurrezten laguntzen duten produktuen berri emateko kanpaina bat egitea, hiriko 13 txorrota- eta saneamendu-dendaren laguntzarekin.
- AMVISAko 1.000 abonaturen lagin batekin esperientzia pilotu bat egitea, ura aurrezten duten produktuak deskontu-txartelen bidez sustatzeko.
- Ura aurrezten duten produktuen katalogo bat egitea, txorrotak eta komun-ontziak egiten dituzten 17 fabrikatzaileren laguntzarekin, eta 265 produkturi buruzko informazioa ematea. Ikusi katalogoa.
- Zabalkunde-materialak diseinatzea eta egitea, etxeko kontsumitzaileentzat.
- Ur-kontsumoari buruzko autodiagnostikoak egiten azaltzen duen CD bat diseinatzea eta egitea.
- Hiriko kaleetan informazio-guneak instalatzea eta ura aurrezten duten produktuak banatzea, sustapen gisa.
- Proiektuaren zenbait fasetan hiru erakusketa diseinatzea eta egitea: 2004ko azaroan, Plana aurkezteko karpa; etxean ura aurrezteari buruzko erakusketa ibiltaria; eta “Agua con sentido. Un viaje oculto por nuestra ciudad – Ura zentzuz. Ezkutuko bidaia gure hirian barrena” erakusketa, Gazteizko uraren zikloari buruzkoa. Ikusi irudiak.
- Bitan hiriko etxe guztietara taula bat bidaltzea, etxe bakoitzean pertsonako eta eguneko zenbat litro ur kontsumitzen duten kalkula dezaten. Ikusi taula.
- Prestakuntza espezializatuko guneetan, Hiri Ekologiako Ikasgeletan eta prestakuntza-jardunaldietan egotea.
- Uraren Lorategi Sekretuaren atal erakusgarria egitea. Ikusi irudiak.
- Ikastetxe publikoetan sentikortze-ekintzak egitea: Ura aurrezteko instalatutako elementuak zein diren identifikatzea, ura ondo erabiltzeko gomendioak dituzten 350 kartel ipintzea, gizarte-etxeetan hedapen-materialak banatzea. Ikusi irudiak.
- 2007-2008 ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21ekin lan egitea, 16 ikastetxeri uraren erabilera eraginkorrari buruzko aholkuak emanez. 93 ikastetxetan ura aurrezteari buruzko 1.500 kartel banatzea.
- 257 ostalaritza-establezimenduri ura aurrezteari buruzko informazioa eta aholkularitza emateko kanpaina bat garatzea.
- AMVISAren faktura berria diseinatzea.
- Plana nazio-mailako eta nazioarteko 19 argitalpenetan, ikuskizunetan eta jardunaldietan sustatzea.











Itzuli