Zer da?
Uraren kudeaketa eraginkorrak baliabide horren erabilera iraunkorra bultzatzeko eta kudeaketaren kostu orokorrak murrizteko bidea izan behar du.
Ur eskaeraren kudeaketa, epe luzera, uraren hornidura iraunkorra eta kalitatezkoa bermatzeko alternatiba da. Helburu horrekin, honako jarraibide hauek bete daitezke:
- Hiri erabilerarako ur baliabide naturalen ustiaketa murriztea.
- Hiri zerbitzu hidraulikoen beharrak asetzea.
- Uraren kalitatea erabilera bakoitzaren beharretara egokitzea.
- Ur hornidura handitu ordez, hornidura bermatzeko bitartekoak hobetzea, banaketaren eta erabileraren eraginkortasuna handituz.
- Sistemaren kostuak zuzen banatzea abonatuen artean.
- Erakunde hornitzaileen ekonomia eta finantza orekari eustea.
Ikuspegi horretatik, eta AMVISAren lanari Gasteizko gainerako gizarte-sektoreen eta kontsumitzaileen konpromisoa eta inplikazioa gehituz, Futura Planak zenbait jarduketa biltzen ditu, uraren kudeaketaren eraginkortasuna sustatzeko.
Aurreztea baino gehiago… ERAGINKORTASUNA
- Abonatuak kudeatzea
- Edateko uraren baliabide alternatiboak erabiltzea
- Banaketa-sarea hobetzea
- Kontsumoak txikitzea
- Kontrolatu gabeko kontsumoak txikitzea
- Sentikortzea eta biztanleekin zuzenean lan egitea
- Kostuak berreskuratzea
- Horniduraren kalitatea handitzea










