Hiruhilabeteko
informazio orria
Aurrekoak ikusi

Kalkulatu zure
kontsumoa

Ingurune heziketa
jarduerak

Futura Plana

110 Helburua

Interpretatu zure faktura

Hiri-Ekologia
gela

Urdun adierazleak

Zentro partaideak

Atal honetan, ur-erabilerari buruzko doako diagnostikoak egiteko programari atxikitzen zaizkion zentro guztiak jasoko dira, bai eta Planarekin aholku eskatzeko edo beren kontsumo-autodiagnostikoa egiteko harremanetan jartzen direnak ere.

2004-2009 aldiko Ura Aurrezteko Plan Integralean parte hartu zuten zentroek ekimen berriei buruzko informazioa izango dute eta Futura Planarekin elkarlanean jarraitu ahal izango dute.

FUTURA PLANAREN BEHIN BETIKO DIAGNOSTIKOAK

Kirol Esparruak

Ciudad Deportiva Baskonia BAKH/ Baskonia Kirol Hiria
Baskonia Kirol Hiria

Goi mailako kirol instalazio pribatuak, osasuna, aisialdia eta kirola bateratzen dituztenak.
Inaugurazio urtea: 2008
Helbidea: Biosfera pasealekua, 2
Ekipamenduak: 4 igerileku estali eta 2 ireki, guztiak ur epelekoak, wellness espazioa (4 igerileku, saunak, etab.), padeleko eta teniseko pistak, gimnasioa, izotz pista, kafetegiak, jatetxea, berdegunea handiak, ile apaindegia eta kirol denda.

Osasun esparruak

Hospital Psiquiátrico Álava
Arabako Ospitale Psikiatrikoa

Egoitza psikiatrikoa, Eusko Jaurlaritzako Osakidetzaren barnekoa. Arabako Osakidetzaren administrazio egoitzaren atzeko aldean eraikin bat hartzen du.
Inaugurazio urtea: 1994
Helbidea: Araba kalea, 43
Ekipamenduak: egoiliarren logelak, lantegietarako aretoak, administrazio zerbitzuak, sukaldea eta jangela zerbitzua eta berdeguneak.

Gizarte etxe soziokulturalak

Centro Cívico Arriaga
Arriaga Gizarte Etxea

Lakua-Arriaga auzoko gizarte etxea
Inaugurazio urtea: 1993
Helbidea: F. Xabier Landaburu, 9A
Ekipamenduak: Herritarren Arretarako Bulegoa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Lantegiak, Ludoteka, Gazte factory, Liburutegia, Askotarako aretoa, Elkartze aretoa, KZgunea, Ipar-Arriaga antzokia.

Centro Cívico El Pilar
El Pilar Gizarte Etxea

El Pilar auzoko gizarte etxea
Inaugurazio urtea: 2006
Helbidea: Konstituzio plaza, 5
Ekipamenduak: Herritarren Arretarako Bulegoa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Lantegiak, Ludoteka, Gazte factory, Liburutegia, Ekitaldi aretoa, Elkartze aretoa, KZgunea, Erakusketa aretoa, gimnasioa eta aldagelak eta kafetegia.

Centro Cívico Arana
Arana Gizarte Etxea

Arana eta Aranbizkarra auzoko gizarte etxea eta, gaur egun, baita Salburua auzokoa ere
Inaugurazio urtea: 1994
Helbidea: Aragoi kalea, 7
Ekipamenduak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Lantegiak, Ludoteka, Gazte factory, Liburutegia, Askotarako aretoa eta Elkartze aretoa.

Centro Cívico El Campillo
Landatxo Gizarte Etxea

Alde Zaharreko gizarte etxea
Inaugurazio urtea: 1986
Helbidea: Santa Maria kalea, 4
Ekipamenduak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, ERDU Elkarte eta Boluntariotzako Agentzia, Lantegiak, Ludoteka, Ekitaldi aretoa, Askotarako aretoa eta Elkartze aretoa, Kiroldegia eta aldagelak.

Udal kiroldegiak

Polideportivo San Andrés
San Andres kiroldegia

Txagorritxu auzoko udal kiroldegia
Inaugurazio urtea: 2006
Helbidea: Argentina, 7
Ekipamenduak: igerileku estaliak, gimnasioak, kirol askotarako kantxa, padeleko pista estaliak.

Polideportivo Abetxuko
Abetxukuko kiroldegia

Abetxuku auzoko udal kiroldegia
Inaugurazio urtea: 1994, eta 2005ean igerilekuak handitu ziren
Helbidea: Ibaialde kalea, 3-F
Ekipamenduak: igerileku estaliak, gimnasioa, kirol askotarako kantxa, squash-eko pistak eta muskulazio aretoa.

Polideportivo Aranalde
Aranalde kiroldegia

Arana eta Aranbizkarra auzoko udal kiroldegia eta, gaur egun, baita Salburua auzokoa ere
Inaugurazio urtea: 1986
Helbidea: Andaluzia, 27
Ekipamenduak: gimnasioa, kirol askotarako kantxa eta boxeo aretoa.

Polideportivo Arriaga
Arriaga kiroldegia

Lakua-Arriaga auzoko udal kiroldegia
Inaugurazio urtea: 1986
Helbidea: F. Xabier Landaburu, 9A
Ekipamenduak: gimnasioak, kirol askotarako kantxa.

Kirol esparruak

Complejo Deportivo Gamarra
Gamarra kirol esparrua

Kirol esparru honek Vitoria-Gasteizen tradizio handia duten udako igerilekuak hartzen ditu, eta instalazioak poliki-poliki berritzen ari dira.
Inaugurazio urtea: 1964
Helbidea: Barratxi kalea, 39
Ekipamenduak: 4 igerileku ireki, pilotalekuak, bolatokiak, belodromoa, errugbi zelaia, kanpoko kirol pistak, minigolfa, udako kafetegia eta barbakoa gunea, berdegune handiak eta aldagelak, kafetegia, jatetxea eta bulegoak hartzen dituen eraikina.

Complejo Deportivo Betoño
Betoño kirol esparrua

Hainbat futbol talderen txapelketak eta entrenamenduak hartzen ditu udalaren kirol ekipamendu honek.
Inaugurazio urtea: 2007. urtetik udalak kudeatzen du berriro
Helbidea: Betoñu entitatea, 1-A
Ekipamenduak: belar naturaleko 3 futbol-zelai eta belar artifizialeko zelai bat, futbol zelai estali bat, tenis pista eta aldagelak eta komunak hartzen dituzten hainbat ekipamendu, eraikin soziala eta berdeguneak.

Futbol zelaiak eta pilotalekuak

Campo de Fútbol Lakua-Arriaga
Lakua-Arriaga futbol zelaia

Belar artifizialeko futbol zelaia Lakua-Arriaga auzoan.
Inaugurazio urtea: ez dugu daturik.
Helbidea: Voluntaria Entrega, z/g
Ekipamenduak: belar artifizialeko futbol zelaia aldagelekin.

Campo de Fútbol del Ametsa
Ametsa futbol zelaia

Belar artifizialeko futbol zelaia Abetxuku auzoan.
Inaugurazio urtea: 2001
Helbidea: Uribeguela, 10F behea
Ekipamenduak: belar artifizialeko futbol zelaia aldagelekin.

Campo de Fútbol de Los Astrónomos
Los Astrónomos futbol zelaia

Belar artifizialeko futbol zelaia Santa Luzia auzoan eta, gaur egun, baita Salburuan ere; duela gutxi harmailak berritu dira (2009)
Inaugurazio urtea: 1999
Helbidea: Astronomo kalea, 14
Ekipamenduak: belar artifizialeko futbol zelaia harmailekin eta aldagelekin.

Campo de Fútbol de Adurtzabal
Adurtzabal futbol zelaia

Belar artifizialeko futbol zelaia Adurtza auzoan (San Ignacio taldearen zelaiak)
Inaugurazio urtea: ez dugu daturik
Helbidea: Iturritxu, 8
Ekipamenduak: belar artifizialeko futbol zelaia harmailekin eta aldagelekin.

Campo Fútbol Ariznabarra
Ariznabarra futbol zelaia

Belar artifizialeko futbol zelaia Ariznabarra auzoan.
Inaugurazio urtea: ez dugu daturik
Helbidea: Ariznabarra, 10
Ekipamenduak: belar artifizialeko futbol zelaia duela gutxi (2009) berritutako harmailekin, aldagelekin eta berdeguneekin.

Campo Fútbol Aranbizkarra
Aranbizkarra futbol zelaia

Belar artifizialeko futbol zelaia Aranbizkarra auzoan. Zelaiak eta aldagelak instalazio independenteak dira.
Inaugurazio urtea: ez dugu daturik
Helbidea: Jose Pablo Ulibarri zidorra, 5
Ekipamenduak: Aranbizkarra parkean kokatutako belar artifizialeko futbol zelaia, eta aldagelak ondoko eraikinetako lokaletan.

Campo Fútbol La Vitoriana
La Vitoriana futbol zelaia

Belar artifizialeko futbol zelaia Zaramaga auzoan. Zelaiak eta aldagelak instalazio independenteak dira.
Inaugurazio urtea: ez dugu daturik
Helbidea: Barazar mendatearen kalea, 6
Ekipamenduak: belar artifizialeko futbol zelaia berdeguneez inguratua eta atletismo pistarekin. Aldagelak ondoko eraikin bateko etxabean daude.

Frontón Abetxuko
Abetxuku pilotalekua

Udal pilotaleku estalia Abetxuku auzoan, duela gutxi berritu dena, 2009. urtean.
Inaugurazio urtea: 1970
Helbidea: Abetxukuko Plaza Nagusia, 9
Ekipamenduak: pilotalekua, harmailak eta aldagelak.

Frontón Errekaleor
Errekaleorreko pilotalekua

Udal pilotaleku estalia Errekaleor auzoan.
Inaugurazio urtea: 1970
Helbidea: Errekaleor z/g
Ekipamenduak: pilotalekua, harmailak eta aldagelak.

Frontón Lakua
Lakuako pilotalekua

Udal pilotaleku estalia Lakua-Sansomendi auzoan; duela gutxi inauguratu zen, eta Lakua gizarte etxeko zerbitzuen eskaintzen artean txertatzen da.
Inaugurazio urtea: 2008
Helbidea: Etxanobetarren zidorra, 2
Ekipamenduak: pilotalekua, harmailak eta aldagelak.

Campo de Fútbol y Frontón Zaramaga Campo de Fútbol y Frontón Zaramaga
Zaramagako futbol zelaia eta pilotalekua

Belar artifizialeko futbol zelaia eta pilotalekua Zaramaga auzoan. Bi instalazio independente dira, eta pilota eta futbol federazioek kudeaketa bereizia egiten dute, baina kontsumoak partekatzen dituzte.
Inaugurazio urtea: futbol zelaia 2001ean.
Helbidea: Laudio Plaza, 1
Ekipamenduak: pilotaleku estalia, harmailak eta aldagelak hartzen dituen eraikina; belar artifizialeko futbol zelaiaren instalazioak aldagelekin.

Campo de Fútbol y Frontón Adurtza
Adurtzako futbol zelaia eta pilotalekua

Belar artifizialeko futbol zelaia eta pilotalekua Adurtza auzoan. Bi instalazio independente dira, eta pilota eta futbol federazioek kudeaketa bereizia egiten dute, baina kontsumoak partekatzen dituzte.
Inaugurazio urtea: 1978an pilotalekua eta 1998an futbol zelaia.
Helbidea: Iturritxu, 8
Ekipamenduak: pilotaleku estalia, harmailak eta aldagelak hartzen dituen eraikina; belar artifizialeko futbol zelaiaren instalazioak aldagelekin.

Kirolguneak

Zona deportiva de San Martín
San Martin kirolgunea

Hainbat kirol egiteko udalaren kirol ekipamendu irekia San Martin auzoan.
Inaugurazio urtea: zelaia 1995ean eta kirolgunea 2003an
Helbidea: Adriano VI.a, 17B
Ekipamenduak: belar artifizialeko zelaia, tenis pista, saskibaloi pista, harmailak eta aldagela berriak (2010).

Bolatokiak

Bolera Abetxuko
Abetxukuko bolatokia

Bola joko arabarra praktikatzeko esparru itxia Abetxuku auzoan.
Inaugurazio urtea: ez dugu daturik
Helbidea: Kristo kalea, 1 17B
Ekipamenduak: bolatoki arabarra, taberna eta komunak.

Ikastegiak

Instituto de F.P. de la Construcción
Eraikuntzako Institutu Teknikoa

Lanbide Heziketako ikastetxea, eraikuntzaren atala lantzen duena; Araban ezaugarri horiek dituen ikastetxe bakarra da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoa. Kalitatearen Zilarrezko Q ziurtagiria (EFQM ereduaren araberakoa) jaso du zentro honek, eta kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria du; EKOSCAN ere ezarri dute ikastetxean. Gainera, Eskola Agenda 21 proiektuan ere parte hartzen dute.
Helbidea: Oto hiribidea, 33
Inaugurazio urtea: 2000/01 ikasturtea (Mendebaldea BHIren garai bateko eraikina).
Ekipamenduak: hainbat eraikin ditu ikasgelak, bulegoak eta lantegiak hartzeko, eta berdeguneak ere baditu.

Centro de Educación Primaria Ibaiondo Ikastxea
Lehen Hezkuntzako Ibaiondo Zentroa Ikastetxea

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea, udal kudeaketa duena.
Helbidea: Tarragona, 9
Inaugurazio urtea: 2006/07 ikasturtea
Ekipamenduak: bi eraikin ditu ikasgelak eta jangelak hartzeko, eta pilotaleku eta kiroldegi estali bat ere badu. Berdeguneak eta baratzea ere badituzte.

Ikastola Aranzabela
Aranzabela Ikastola

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea, udal kudeaketakoa; Aranzabela auzoari eskaintzen dio zerbitzua eta, gaur egun, baita Salburua auzoaren zati bati ere.
Helbidea: Joaquín Collar, 1
Inaugurazio urtea: 1982an ikastola eta 1986an haurtzaindegia.
Ekipamenduak: bi eraikin ditu Haur Hezkuntzako gelak hartzeko (duela gutxi handitu da, 2008an) eta Lehen Hezkuntzarako eraikin bat, kiroldegia eta patioak; azken horiek auzoko bizilagunek erabil ditzakete eskola orduetatik kanpo.

Instituto de Educación Secundaria Miguel de Unamuno
Bigarren Hezkuntzako Miguel de Unamuno Institutua

Bigarren Hezkuntzako ikastetxea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoa.
Helbidea: Vicente Gonzalez de Echavarri kalea, 1
Inaugurazio data: 1972 (garai bateko OHOko ikastetxea).
Ekipamenduak: hainbat eraikin, ikasgelak, lantegiak eta kiroldegia hartzeko, eta berdeguneak.

Euskaltegiak

Euskaltegi IKA Zaldiaran
Zaldiarango IKA Euskaltegia

Euskara irakasteko euskaltegia, IKA euskaltegi sarearen barnekoa
Helbidea: Zaldiaran plaza, 16.

Euskaltegi IKA Badaia
Badaiako IKA Euskaltegia

Euskara irakasteko euskaltegia, IKA euskaltegi sarearen barnekoa
Helbidea: Badaia, 25

Euskaltegi IKA Adriano VI
Errege-erregina Katolikoen kaleko IKA Euskaltegia

Euskara irakasteko euskaltegia, IKA euskaltegi sarearen barnekoa
Helbidea: Errege-erregina Katolikoen kalea, 15C

Euskaltegi IKA Adriano VI
Adriano VI.aren kaleko IKA Euskaltegia

Euskara irakasteko euskaltegia, IKA euskaltegi sarearen barnekoa
Helbidea: Adriano VI.a, 18

FUTURA PLANAREN BARNEAN EGITEN ARI DIREN DIAGNOSTIKOAK

Estadio Fundazioa
Landazuri Kiroldegia
Abetxuko Gizarte Etxea

2004-2008 aldiko Ura Aurrezteko Plan Integralean parte hartu zuten zentroak:

Udal instalazioak

Ikastetxeak

Industriak

Merkataritza eta zerbitzuak

Autodiagnostiko egiaztapenak