Jarduera egokiak - Oso Ondo
Atal honetan, doako diagnostikoen programan parte hartu edo kontsumo-autodiagnostikoa egin ondoren uraren erabilerako eta kudeaketako jarduera ontzat –OSO ONDO– bereizitako eta hartutako zentro guztiak azalduko dira.
Futura Planeko teknikariek 2004-2008 aldian Ura Aurrezteko Plan Integralean jarduera ontzat identifikatutako zentroak ebaluatuko dituzte aldian behin, zentroek aintzatespenari euts diezaioten.
Futura Plan-ean aintzat hartutako zentroak
Kirol Esparruak
Baskonia Kirol Hiria
Goi mailako kirol instalazio pribatuak, osasuna, aisialdia eta kirola bateratzen dituztenak.
Inaugurazio urtea: 2008
Helbidea: Biosfera pasealekua, 2
Ekipamenduak: 4 igerileku estali eta 2 ireki, guztiak ur epelekoak, wellness espazioa (4 igerileku, saunak, etab.), padeleko eta teniseko pistak, gimnasioa, izotz pista, kafetegiak, jatetxea, berdegunea handiak, ile apaindegia eta kirol denda.
Gizarte etxe soziokulturalak
Arriaga Gizarte Etxea
Lakua-Arriaga auzoko gizarte etxea
Inaugurazio urtea: 1993
Helbidea: F. Xabier Landaburu, 9A
Ekipamenduak: Herritarren Arretarako Bulegoa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Lantegiak, Ludoteka, Gazte factory, Liburutegia, Askotarako aretoa, Elkartze aretoa, KZgunea, Ipar-Arriaga antzokia.
El Pilar Gizarte Etxea
El Pilar auzoko gizarte etxea
Inaugurazio urtea: 2006
Helbidea: Konstituzio plaza, 5
Ekipamenduak: Herritarren Arretarako Bulegoa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Lantegiak, Ludoteka, Gazte factory, Liburutegia, Ekitaldi aretoa, Elkartze aretoa, KZgunea, Erakusketa aretoa, gimnasioa eta aldagelak eta kafetegia.
Landatxo Gizarte Etxea
Alde Zaharreko gizarte etxea
Inaugurazio urtea: 1986
Helbidea: Santa Maria kalea, 4
Ekipamenduak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, ERDU Elkarte eta Boluntariotzako Agentzia, Lantegiak, Ludoteka, Ekitaldi aretoa, Askotarako aretoa eta Elkartze aretoa, Kiroldegia eta aldagelak.
Udal kiroldegiak
Arriaga kiroldegia
Lakua-Arriaga auzoko udal kiroldegia
Inaugurazio urtea: 1986
Helbidea: F. Xabier Landaburu, 9A
Ekipamenduak: gimnasioak, kirol askotarako kantxa.
Futbol zelaiak eta pilotalekuak
Ariznabarra futbol zelaia
Belar artifizialeko futbol zelaia Ariznabarra auzoan.
Inaugurazio urtea: ez dugu daturik
Helbidea: Ariznabarra, 10
Ekipamenduak: belar artifizialeko futbol zelaia duela gutxi (2009) berritutako harmailekin, aldagelekin eta berdeguneekin.
Errekaleorreko pilotalekua
Udal pilotaleku estalia Errekaleor auzoan.
Inaugurazio urtea: 1970
Helbidea: Errekaleor z/g
Ekipamenduak: pilotalekua, harmailak eta aldagelak.
Zaramagako futbol zelaia eta pilotalekua
Belar artifizialeko futbol zelaia eta pilotalekua Zaramaga auzoan. Bi instalazio independente dira, eta pilota eta futbol federazioek kudeaketa bereizia egiten dute, baina kontsumoak partekatzen dituzte.
Inaugurazio urtea: futbol zelaia 2001ean.
Helbidea: Laudio Plaza, 1
Ekipamenduak: pilotaleku estalia, harmailak eta aldagelak hartzen dituen eraikina; belar artifizialeko futbol zelaiaren instalazioak aldagelekin.
Adurtzako futbol zelaia eta pilotalekua
Belar artifizialeko futbol zelaia eta pilotalekua Adurtza auzoan. Bi instalazio independente dira, eta pilota eta futbol federazioek kudeaketa bereizia egiten dute, baina kontsumoak partekatzen dituzte.
Inaugurazio urtea: 1978an pilotalekua eta 1998an futbol zelaia.
Helbidea: Iturritxu, 8
Ekipamenduak: pilotaleku estalia, harmailak eta aldagelak hartzen dituen eraikina; belar artifizialeko futbol zelaiaren instalazioak aldagelekin.
Ikastegiak
Eraikuntzako Institutu Teknikoa
Lanbide Heziketako ikastetxea, eraikuntzaren atala lantzen duena; Araban ezaugarri horiek dituen ikastetxe bakarra da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoa. Kalitatearen Zilarrezko Q ziurtagiria (EFQM ereduaren araberakoa) jaso du zentro honek, eta kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria du; EKOSCAN ere ezarri dute ikastetxean. Gainera, Eskola Agenda 21 proiektuan ere parte hartzen dute.
Helbidea: Oto hiribidea, 33
Inaugurazio urtea: 2000/01 ikasturtea (Mendebaldea BHIren garai bateko eraikina).
Ekipamenduak: hainbat eraikin ditu ikasgelak, bulegoak eta lantegiak hartzeko, eta berdeguneak ere baditu.
Aranzabela Ikastola
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea, udal kudeaketakoa; Aranzabela auzoari eskaintzen dio zerbitzua eta, gaur egun, baita Salburua auzoaren zati bati ere.
Helbidea: Joaquín Collar, 1
Inaugurazio urtea: 1982an ikastola eta 1986an haurtzaindegia.
Ekipamenduak: bi eraikin ditu Haur Hezkuntzako gelak hartzeko (duela gutxi handitu da, 2008an) eta Lehen Hezkuntzarako eraikin bat, kiroldegia eta patioak; azken horiek auzoko bizilagunek erabil ditzakete eskola orduetatik kanpo.
Bigarren Hezkuntzako Miguel de Unamuno Institutua
Bigarren Hezkuntzako ikastetxea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoa.
Helbidea: Vicente Gonzalez de Echavarri kalea, 1
Inaugurazio data: 1972 (garai bateko OHOko ikastetxea).
Ekipamenduak: hainbat eraikin, ikasgelak, lantegiak eta kiroldegia hartzeko, eta berdeguneak.
Calasanz-Escolapios Ikastetxea
Helbidea: Federico Baraibar, 36
Ikastetxe honek Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako prestakuntza arautua eskaintzen du, eta zero urtetik aurrerako gelak ditu. Ikasgelak, kirolguneak, lantegiak, laborategiak, administrazio zerbitzuak eta jangela ditu. Zilarreko Q saria jaso du.
Euskaltegiak
Zaldiarango IKA Euskaltegia
Euskara irakasteko euskaltegia, IKA euskaltegi sarearen barnekoa
Helbidea: Zaldiaran plaza, 16.
Badaiako IKA Euskaltegia
Euskara irakasteko euskaltegia, IKA euskaltegi sarearen barnekoa
Helbidea: Badaia, 25
Errege-erregina Katolikoen kaleko IKA Euskaltegia
Euskara irakasteko euskaltegia, IKA euskaltegi sarearen barnekoa
Helbidea: Errege-erregina Katolikoen kalea, 15C
Beste batzuk
Arabako Gurutze Gorria
Helbidea: Gaztelako Atea, 52
Izaera sozialeko jarduerak egiten dituzten boluntarioen zentroa. Gurutze Gorriak AFADESekin eta Zabaltzenekin, adingabe etorkinei lehenengo harrera egiteko zentroarekin, partekatzen ditu bulegoak, ikastaroak egiteko aretoak, ekitaldi aretoa eta ibilgailuen garajea.
2004-2008 aldiko Ura Aurrezteko Plan Integralean aintzat hartutako zentroak:
Gizarte etxe integralak
Aldabe Gizarte Etxea
Hiriaren Alde Zaharrean dagoen udal ekipamendu integrala.
Inauguratu zen urtea: 1998
Helbidea: Arriagako Atea, 1-A
Ekipamenduak: igerilelekua, gimnsioa, kiroldegia, lantegiak, liburutegiak, ludoteka, oinarrizko gizarte zerbitzua, herritarrei laguntzeko zerbitzua, askotarako aretoa, elkarte aretoa, erakusketa aretoa, gazte cluba, antzokia, informatika gela.
Hegoalde Gizarte Etxea
Gasteizko hegoaldean dagoen udal ekipamendu integrala.
Inauguratu zen urtea: 1998
Helbidea: Alberto Schommer Kalea, 10
Ekipamenduak: igerilelekua, gimnsioa, eskalada lekua eta Boulderra, kiroldegia, pilota lekua, squasha, tiro aretoa, lantegiak, liburutegia, ludoteka, oinarrizko gizarte zerbitzua, herritarrei laguntzeko zerbitzua, antzokia, informatika gela, askotarako aretoa, elkarte aretoa, erakusketa aretoa.
Lakua Gizarte Etxea
Sansomendi-Lakua auzoan dagoen udal ekipamendu integrala.
Inauguratu zen urtea: 1997
Helbidea: Etxanobetarren Zidorra, 5
Ekipamenduak: pilotalekua, igerilelekua, gimnsioa, kiroldegia, futbol zelai (hondarra) eta futbol zelaia (belar artifiziala), errugby zelaia, irristaketa pista, halterofilia aretoa lantegiak, liburutegia, ludoteka, oinarrizko gizarte zerbitzua, herritarrei laguntzeko zerbitzua, antzokia, informatika gela, askotarako aretoa, elkarte aretoa, erakusketa aretoa, gazte cluba
Gizarte etxe soziokulturala
Ariznabarra Gizarte Etxea
Arinabarra auzoan auzoan dagoen udal ekipamendu soziokulturala.
Inauguratu zen urtea: 1993
Helbidea: Ariznavarra Kalea, 19-C
Ekipamenduak: liburutegia, Ludoteca, askotarako aretoa , oinarrizko gizarte zerbitzua, gazte kluba, ekitaldi aretoa, elkarte aretoa, lantegiak.
Udal bulegoak
Jundizko Enpresen Udal Zentroa
Helbidea: Mendigorritxu, 138
Enpresa berriei gehienez bost urtez bulegoak eta pabilioiak alokatzeko udal-zerbitzua. Ekoscan-en ziurtagiria.
AMVISAko Bulegoak
Helbidea: Antillako Pasabidea, 3A B
Herritarentzako Arrreta Bulegoa eta Teknikarien eta Gerentziaren bulegoak.
Udal kiroldegiak
Ariznabarra Kiroldegia
Ariznabarra auzoan dagoen udal kiroldegia.
Helbidea: Teodoro Gonzalez de Zarate Kalea, 38
Inauguratu zen urtea: 1993
Ekipamenduak: eskalada lekua,gimnsioak, kiroldegia, muzkulazio aretoa, irristaketa pista, pilotalekua, squasha.
Ikastetxeak
Sagrado Corazon Karmeldarrak Ikastetxea
Helbidea: Foru Kalea, 49
Ikastetxe honek haur-hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino ematen ditu eskolak. Ikasgelez osatutako zenbait eraikin, kirola egiteko instalazioak, jangela, laborategiak eta abar ditu. EFQM ereduari jarraitzen diote (zilarrezko Q).
Diocesianas Arriaga Bigarren Hezkuntzako eta LHko ikastetxea
Helbidea: Pozoa, z/g
Equipamiento: eraikinean ikasgelak, bulegoak eta jangela daude; haren helburua irakaskuntza praktikoa da (tailerrak eta laborategiak) eta berriki kiroldegia eraiki dute. EFQM ereduari jarraitzen diote (urrezko Q) eta Ekoscan egiaztagiriaren jabe dira.
Olabide ikastola
Helbidea: Lasarteko errepidea z/g
D ereduko ikastetxea da, eta haur-hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino ematen ditu eskolak. Ikasgelez osatutako zenbait eraikin, kirola egiteko instalazio handiak (baita igerilekua ere), jangela, laborategiak eta abar ditu. EFQM ereduari jarraitzen diote (zilarrezko Q).
Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola
Helbidea: Nieves Cano,12
EHUko Arabako campusean dago. Eraikinaren helburuak irakaskuntza praktikoa eta ikerkuntza dira. Ikasgelak eta laborategiak ditu, baita kafetegia ere. EFQM ereduari jarraitzen dio (Diploma egiaztatzailea) eta Ekoscan egiaztagiriaren jabe dira.
Santa María Ikastetxea
Helbidea: Luis Heintz, 5
Ikastetxe honek haur-hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino ematen ditu eskolak. Ikasgelez osatutako zenbait eraikin, kirola egiteko instalazioak, jangela, laborategiak eta abar ditu. EFQM ereduari jarraitzen diote eta Ekoscan egiaztagiriaren jabe dira.
Jesús Obrero Bigarren Hezkuntzako eta LHko ikastetxea
Helbidea: Francia, 32
Equipamiento: eraikinean ikasgelak eta bulegoak daude; haren helburua irakaskuntza praktikoa da (tailerrak eta laborategiak) eta berriki kiroldegia eraiki dute. EFQM ereduari jarraitzen diote (urrezko Q) eta EMAS II egiaztagiriaren jabe dira.
Industriak
Mercedes Benz-España, S.A.
Automobilgintzako industria-ibilgailuak muntatzeko lantegia da. Mercedes Car Group Taldeko dibisioa da eta ibilbide luzea du Vitoria-Gasteizen. Zuzenean eta zeharka, 4.600 langile dauzka enplegaturik. Ingurumen-kudeaketako sistema (SGMA) oso garatuta dauka.
Ikerman, S.L.
Ingeniaritzako irtenbideak diseinatzen eta muntatzen dituen enpresa da eta, bereziki, makina-erreminta sektorean dihardu. Gaur egun Ali Gobeo Industrialdean dago, baina laster Jungizko pabilioi handiago batean kokatuko da. 11 langile dituen ETEa da.
Araztegiak
Krispiñako araztegia
Gasteizko hondakin-urak arazteko estazioa. 1984an ireki zuten eta hainbatetan handitu dute. Azken berrikuntza-lanak 2006an burutu ziren eta funtzionamendu-hobekuntza garrantzitsuak egin zituzten.
Hotelak
NH Canciller Ayala Hotela
Helbidea: Ramón y Cajal, 5
Gasteizen luzaroan lanean ari den hotela. 50eko hamarkadan ireki zuten eta goitik behera berritu zuten NH taldean sartu zenean. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola 174 gela, bilera-aretoak, kafetegia eta jatetxea.
Almoneda Hotela
Helbidea: Florida, 52
3 izarreko hotela da, 25 logela ditu eta 2001ean zabaldu zuten. Kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzeko prozesuan daude, Turismo-kalitatearen Q-a lortzeko.
Duque de Wellington Hotela
Helbidea: Wellington Dukea, 14
2 izarreko hotela da, 41 logela ditu eta 2001ean zabaldu zuten. Kafetegi-pub txiki bat du. Kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzeko prozesuan daude Turismo-kalitatearen Q-a lortzeko.
Gran Hotel Lakua Hotela
Helbidea: Tarragona, 8
5 izarreko hotela bakarra Gasteizko hotela da, 146 logela ditu eta 2002 ean zabaldu zuten. Eskaintzen dituen kafetegia, jatetxeak, ospatzeko aretoak eta gimnasioa. Kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzeko prozesuan daude Turismo kalitatearen Q-a lortzeko.
Beste batzuk
Boulevard Merkataritza Zentroa
Helbidea: Zaramaga, 1
142 saltoki (moda, etxea, hipermerkatua, gimnasioa, areto askotako zinemak, jatetxeak eta abar) dituen merkataritza-gunea da, eta 2001ean zabaldu zuten.










