Itzuli


1998an, Gasteizko Udalak 21 Tokiko Agendaren prozesua jarri zuen abian. Horren barruan 2002-2007 aldirako Ingurumen Ekintzarako Plana nabarmendu behar da, Udalak ingurumenarekin lotuta bideratu dituen politikak eta ekintzak antolatu eta sustatzeko eta horiei koherentzia emateko balio izan baitu. 2009ko otsailaz geroztik, Gasteizko Udala ekintzarako plan berria taxutzen aritu da, 2010-2014 aldirako 21 Agendaren Ekintza Plana zehazki, gizarte taldeen ordezkaritza garrantzitsu batekin batera. Ingurumenaren arloan ez ezik, iraunkortasun irizpideak udalaren hirigintza kudeaketaren arlo guztietan ezartzea da helburua. 2010eko abenduaren 30ean onetsi zen plana.

Helburuetako batzuk bete dira jadanik, eta abian dira xedeak lortzeko programatutako ekintza gehienak. :: Ura ::

Ura baliabide berriztagarria baino urria denez, bere kudeaketa da Ingurumen Ekintzako Planar
Plan honen helburuak ur-hornidura bermatzea eta uraren kontsumo zuhurra egitea dira besteak beste, eta beraz, baliabide hidrikoen kudeaketa egokia lortzeko beharrezkoak diren jarduerak eta jarraipen-adierazleak ere zehaztu dira.

Ezagutu planaren helburu guztiak

Ezagutu ekintza plan guztiak

Ezagutu jarraipen-adierazle guztiak

Iraunkortasunaren helburu orokorra

Ur-hornidura eta uraren kalitate ona bermatzea

Uraren kontsumo zuhurra bultzatzea

Uraren erabateko kalitate ekologikoa babestea

Ekintza planetako batzuk

  • Beste hornidura iturri batzuk bilatzea
  • Ura aurrezteko plan integrala
  • Isurketen zaintza indartzea

 

     Idazketa fasea
     Exekuzio fasea

Jarraipen-adierazleetako batzuk

Urik gabeko orduak neurtzea abonatu eta urteko

Udalak eta bere baitako erakundeek urtean zehar kontsumitutako edateko ura eta edateko ez den ura

Ur-hornidura biztanle eta eguneko

800x600 bertsioarentzako eta 4x nabigatzaileentzako optimizatua. Eskubide guztiak erreserbatuta © AMVISA